Posts tagged ‘piktogramak’

BADATOR KORRIKA 22 “HITZEKIN” PIKTOBIDEOA ABESTIAREKIN

Kaixo !

Badirudi garai latz honen ostean, normaltasunera heltzen ari garela, eta zorionez, ohitura batzuk berreskuratzen ari gara. Jende anitza mugitzen duen euskararen aldeko ekintzen artean, Korrika dugu. Oraingoan 22.a izango da, Amurriotik Donostiara.

Kanta gozatzeko eta disfrutatzeko denbora nahiko izan dezazuen, piktoekin moldatu dut.

Zuen gustukoa izatea espero dut.

P.D: Norbaitek letraren pdf-a edo behar badu, jar dezala nirekin kontaktuan eta artxiboan formatoa aldatu eta pasatuko diot arazorik gabe.

Ondo izan

korrika22- abestiaren piktobideoaDiapositiva2

Agate Deunaren abestia piktogramekin

Kaixo!

Saretik ikusi dut beste bertsioren bat piktoekin egokituta, baina guk kantatzen dugunarekin zerikusia ez zuenez, gurea prestatzera animatu naiz. Gure zonaldekoak sikeran, ulertu ahal izateko, jeje.

Laster arte

Mirentxu

agate deunaren abestia piktoekinagate deuna portada

Errezetak piktogramekin- sukaldaritza tailerra

Kaixo talde!!

Blog hau nahiko geldirik dago, badakit. Aspalditik ez dugu ezer igotzen baina kontua da aurten oso material kontestualizatuta sortzen dudala eta ezin dut konpartitu hemendik edonorentzat ez duelako balio, testuinguru batean kokatuta dago eta pertsona bat/ batzuentzat pentsatuta. Beraz… web honi bultzakada bat emateko, iazko material bat berreskuratu eta apaindu dut zuekin konpartitzeko asmoz.

Oraingo honetan errezetak dira. Guztiak eskolako sukaldaritza tailerrean prestatu genituen, ez dira oso konplikatuak, baina batzuetan, oso laburtuta daudenez, ez dakit ondo ulertuko diren. Dudak badituzue errezetak burutzean, zuzendu niri hemendik eta nire esku baldin badago, argituko ditut. Bestela zenbait errezetatan jatorririzko web orrialdera joan zaitezkete dudak argitzeko, linka ipinita dago.

http://

Ondo ibili

Mirentxu