Archive for the ‘Fonemak lantzeko materiala’ Category

B FONEMA LANTZEKO MATERIALA

Kaixo.

Beno, hemen dauzkazue beste bi dokumentu kontzientzia fonologikoa lantzeko. Lehenengoa hasieran b fonema daukaten hitzekin, eta bigarrenean, denetarik fonema bera lantzeko. Hauek aurreko dokumentuen formatua daukate, baina lantzen den fonema aldatzen da: oraingoan “B” tokatu zaigu.

Sentitzen dut, baina orain arte ezin izan ditut blogean gauza gehiago jarri oso lanpetuta nagoelako…Upsss

Dena den, animo, gutxi falta zaigula ikasturtea bukatzeko!

Ondo izan!

Mirentxu

Bfonemanolahastenda

B fonema lantzeko


bportada

 

K FONEMA LANTZEKO MATERIALA

Kaixo.

Beno, hemen dauzkazue bi dokumentu sortu berriak. Lehenengoa hasieran k fonema daukaten hitzekin, eta bigarrena, osatuagoa, denetarik k fonema lantzeko.

Lehenengoa slideshare.net- en jarri nuen, baina gaia bera denez, uste dut ez dagoela txarto hemen ere ipintzea.

Espero dut baliogarriak izatea.

Ondo ibili!

Miren Larrea

Kfonemarekinnolahastenda

K_fonema_lantzekoariketak

kportada

Fonemen hormairudiak silabaz antolatuta

Kaixo.

Hemen uzten dizkizuet orri batzuk fonema ezberdinen irudiekin. Bakoitzean silaba horrekiko irudiak daude.  Era berean, dokumentuaren azken orrialdeetan koadro bat dago fonema guztiak irudikatuz laburpen gisa eta bukaerako taulan irudien izenak agertzen dira, irudiekin dudak sortuz gero.

Ah, ikasteko ordenean daudela aipatzea ahaztu zait.

Espero dut erabilgarriak izatea, nik neuk behintzat gelako horman jarri ditut batzuk jadanik!

Miren

Alfabetoasilabakatfonemarenirudiak

Irakurketa kartak fonemekin pausuz pausu

Kaixo.

Hemen uzten dizkizuet irakurketa kartak irudi eta dagozkien hitzekin. Memory jolasean aritzeko aproposak, adibidez. Inprimatu eta listo!

Fonemak irakasteko ordenaren arabera antolatuta daude, hau da, lehenengoak m, gero m eta t fonema, ondoren m-t-k. 

Nik jarraitutako ordena hauxe izan da, kontuan izanda metodo bakoitzean irakasten diren fonemak ezberdinak direla /p /fonematik aurrera: m-t-k-b-d-g – n-l-p- s-z- r-rr-j-f-tx,tz,ts- eta inbertsak azkenak (an-al-ar-as-az, pan- pal-pas…)

Silaba zuzenak sartzen saiatu naiz, baina akatsen batzuk badaude ( amodio hitza sartu dut n-rekin adibidez), eta batzuetan inbertsak dituen hitzen bat kolatu zait hortik. Era berean, hitz askotan bukaerako -a gehitu dut inbertsa ekiditzeko asmoz (mutila eta ez mutil, adibidez), beti ikasleei irakurketa errazteko nahian, jakina.

Dena den, arazoak edota dudak badituzue, jarri kontaktuan nirekin eta argituko dizuet ahal dudana.

Beno, besterik gabe, hurrengora arte!

Miren

kartenirudia

mtkartak mtkkartak mletrakartak bkartak dkartak bdgkartak nkartak lkartak pkartak skartak zkartak jkartak fkartak rsuabekartak rgogorrakartak stxtzkartak alelilolulkartak aneninonun asesisosuskartak azezizozuzkartak arerirorurkartak

kartak hasierako bokalen irudiekin

Kaixo.

Oraingo honetan, karta batzuk uzten dizkizuet kontzientzia fonologikoa lantzeko. Bokalak, hain zuzen ere. Lexikoa lantzeko ere aproposak izan ahal dira.

Kolore ezberdinez antolatuta daude: bokal bakoitza kolore bat, errezago bereizteko, taldeak egiten jolasteko edo zuei bururatzen zaizuena.

Nik printzipioz “burro jokoan” aritzeko asmoz sortu nituen, baina beste modu askotan jolastu daiteke.

Laster arte!

Miren

bokalenkartak

HITZAK SILABA INBERTSEKIN

Kaixo berriro!

Hemen daukauzue beste material bat irakurketa lantzeko. Hitzak irakurri, eta irudien azpian idatzi behar ditu ikasleak.

Espero dut erabilgarria izatea, hurrengora arte!

Miren Larrea

INBERTSAK pdf

FONEMEKIN SALTO-SALTOKA

Fonemak lantzeko oka jokoak dira, fonodil-en antzekoak baina euskeraz. Inma Azurmendik, Maite Zorrilak, Matxalen Majiasek, Ana ikazuriagak eta Belen Markuerkiagak Iñaki Aranaren irudiekin egina. POLIT-POLITAK!!!

Fonemekin salto-saltoka

Follow

Get every new post delivered to your Inbox.

%d bloggers like this: