Archive for the ‘Agrega proiektua’ Category

GIZA AURPEGIA IDENTIFIKATZEA

Agrega proiektuko beste joku interesgarri bat. Honekin gure ikasleek giza aurpegia eta oinarrizko sentimendu batzuk landu dezakete. Espero dut gustatzea!

Ikusteko egin klik hemen eta deskargatzeko hemen

NORBERAREN KONTROLA, ARRETA

Arreta lantzeko primerako jolasa. Umeei asko gustatzen zaie!!

Ikusteko egin klik hemen eta deskargatzeko hemen

DENBORAZKO SEKUENTZIAK: ETA ONDOREN?

Eguneroko egoeretatik abiatuz 3 biƱetatako denbora sekuentziak landu daitezke Agrega proiektuko jokutxo honekin. Irudi nahiko erakargarriak ditu eta nahiko errez ulertzen da. Espero dut disfrutatzea!

Ikusteko egin klik hemen eta deskargatzeko egin klik hemen.

KOLOREEN ERABILERA

Nahiz eta apurtxo bat sinplea den, primeran dago Agrega Proiektuko jokutxo hau oinarrizko koloreak lantzeko: horia, urdina, gorria, berdea eta laranja. Kolore bakoitzean hiru ariketatxo.

Ikusteko egin klik hemen

Deskargatzeko hemen

EGOERAK AURREIKUSTEA

Hemen agrega proiektuko beste jokutxo bat. Kasu honetan “Egoerak aurreikustea, hauek eraldatzen dituzten ekintzen sekuentzia ezagutuz” da. Oso ona, hau ere. Umeekin emozioen inguruan lan egiteko balio digu, baita gure eguneroko bizitzan gerta daitezkeen “arazotxo” batzuk planteatuz, horiek saihesteko irtenbidearengan ausnarketa egiteko.

Espero dut gustatzea, ikusi nahi baduzue egin klik hemen eta deskargatzeko hemen.

TREBEZIA SOZIALAK

Trebezia sozialak lantzeko jokutxo hau nahiko ondo dago. Apur bat labur geratu zait, baina era desberdin batean egun batez lantzeko balio izan dit.
Hemen behean klik eginez gero ikusi dezakezue, baina hobe da deskargatzen baduzue.

Trebezia sozialak

Deskargatzeko

AGREGA PROIEKTUA

Agrega proiektukoek hainbat joko interactibo prestatu dituzte hainbat hizkuntzatan; euskeraz ere bai.

Batzuk gure lanerako oso interesgarriak iruditzen zaizkit, gainera gure ikasleak motibatuta lan egitean laguntzen digu.

Denetarik aurki dezakegu: zenbakiak, koloreak, gorputza, familia, trebetazun sozialak,… lantzeko jokoak dira.

Baina ez HH edo LHn erabiltzeko bakarrik, bigarren hezkuntzako eta batxilergorako jokoak ere daude (baina hauek nik ez ditut ipiniko).

Piskanaka aurkitzen ditudanak Agrega Proiektua ipintzen duen karpetan joku hauetan ibiltzeko link-ak ipintzen joango naiz.