About

Eneritz Egiluz naiz, Bizkaiko PT eta ALE bat. Blog hau moldatzen noan materiala igo eta konpartitzeko sortu dut.

Normalean ez da gauza askorik aurkitzen euskeraz interneten; horregatik igoko dudan materiala euskeraz egongo da batez ere.

Espero dut disfrutatzeko eta batez ere lana errazteko 😉 balioko dizuela materialak.

 

Ondo ibili,

 

Zerbait behar izatekotan, lasai ipini blog-ean ta nik ahal dudanean erantzungo dut.

 

Eneritz

Comments on: "About" (9)

  1. Kaixo Eneritz,

    Jorge García naiz, PiktoPlus-aren sortzailea, pozten nau gure bideo-aurkezpena zure blog-an ikusarazteak. Gure esku daren edozein material-laguntza, behar edota nahi izan ezkero, eskatu besterik ez duzu egin behar.

    Espero dut etorkizunean elkarrik ezagutu ahal izatea.

    Besarkada bat jaso, Jorge.

  2. Kaixo Eneritz:
    Blog-a asko gustatzen zait, oso baliabide interesgarriak dituelako. Aurkitutako ipuinak, abesti moldapenak… bikainak dira, beraz zorionak eta eskerrik asko denon eskura jartzeagatik

    Haur Hezkuntzako irakaslea naiz eta horrelako hainbat baliabide sortu ditut azken 3 urte hauetan. Aurreko hilabetean zenbait gauza bidaltzen saiatu nintzen baina uzte dut okerren bategatik ez zaizkizula heldu. Interesgarriak edo baliagarriak iruditzen bazaizkizu idatzi mezu bat eta bidaltzen saiatuko naiz, oraingoan ondo eginez.

    Besterik gabe zorionak eta laister arte. Aitor

    • Eneritz said:

      Kaixo Aitor,

      Eskerrik asko hitz eder horiengatik! asko pozten nau blog-a baliagarria izateak!

      Bestalde… sentitzen dut, baina ez dut orain arte zure mezurik jaso, nora ibili zara ba bidaltzen? nire e-maila eneritze8@hotmail.com da, bertara bidali nahi baduzu!

      Erantzunaren zain

      Eneritz

  3. Kaixo Eneritz,
    Beste ALE, PT, Irakasle… bat naz eta ni be euskarazko materiala topetan ibilten naz soroan pare, jejeje
    Ez dakit ezagutzen dozun baina ia esagutzen dozun helbide hau: https://sites.google.com/site/txanelategia/
    Beste ALE batek sortutakoa da eta Txanela proiektuagaz lan egiten dabezan ikastetxeetako materiala ikusi leike bertan. Beste helbide batzuk be badekodaz ia ahal dotzutan zer edo zer bialdu.

    • Eneritz said:

      Kaixo Iratxe,

      Ba bai, ezagutzen dut, baina oraindik ez dut orrialdea begiratu guztiz deskonektatua nabilelako. Irailean ama izan nintzen ta orain “suspension transitorian” nago; espero dut irailean, lanera bueltatzen naizenean, hau eta beste orri batzuetako materiala begiratzea eta erabiltzea. Eskertzen dizut, benetan, helbidea konpartitzea, eta gehiago ezagutzen badozuz… primeran!!

      Mil esker

      Eneritz

  4. Kaixo, Eneritz:
    Bizi duzun egoera latz honetan besarkada handi bat zuretzat eta zure familikoentzat.
    Andoni, Kris eta Joana

  5. Virginia said:

    Kaixo Eneritz!
    Virginia López de Lacalle naiz, “Esalditik hizkira jolasean” aplikazioaren sortzailetariko bat, eta Gasteizko Arantzabela ikastolako Alea.
    Asko poztu naiz gure lanaren aipamena zure blogean ikusi dudanean!!! Horrela jende gehiagok ezagutzeko eta erabiltzeko aukera izango du eta.
    Zeuk egiten dituzun bideoak zoragarriak dira eta askotan erabiltzen ditut, oso onak dira benetan, eta beti izan ditut gogoak ikasteko egiten.
    Zein programa erabiltzen duzu? Nola egiten da?
    Eskerrik asko eta jarraitu horrela!!!
    Besarkada bat: Virginia

    • Eneritz said:

      Kaixo Virginia,
      sentitzen dut lehenago erantzun ez izana. Nire neba Hodei Belgikan desagertu zen eta guztiz deskonektatuta nabil.
      Bideo horiek moviemakerrarekin egiten nituen, irudiak powerpointen montatu eta gero bertara igon, musikari egokitu denborak eta listo.
      Mila esker bloga jarraitzeagatik, espero dut nozbait berriz gauzak igotzen hastea, inguruko guztia nahiko gogorra da, eta momentuz nahiko dekot. eskerrak Mirenek batzutan zerbait igotzen duela!

      Musu bat

      Eneritz

Utzi iruzkina