Archive for the ‘Uncategorized’ Category

Agate Deunaren abestia piktogramekin

Kaixo!

Saretik ikusi dut beste bertsioren bat piktoekin egokituta, baina guk kantatzen dugunarekin zerikusia ez zuenez, gurea prestatzera animatu naiz. Gure zonaldekoak sikeran, ulertu ahal izateko, jeje.

Laster arte

Mirentxu

agate deunaren abestia piktoekinagate deuna portada

Genero-indarkeriaren aurkako eguna- 25N

Kaixo!

Azaroak 25a heltzear dago, eta ikasle batzuek horren zentzua ulertu dezaten, azalpen txiki bat prestatu dut piktogramekin.  Espero dut baliogarria izatea.

25 N-AZ25

Ondo izan!!!2021-11-22 (2)

CNEak aplikaziora igotzeko jarraibideak

Garai honetan CNEak prestatzen ariko zarete, beno, seguru aski bukatuta egongo dira eta sinadurak biltzen ibiliko zarete, eskaneatzen,… Gero, CNE horiek w67 aplikaziora igotzea tokatzen zaigu. Horregatik, Donostiako G01 berritzegunean prestatutako bideotxo honen linka ipintzen dizuet, honekin oso argi geratzen baita nola igo behar diren.

Ondo segi!

Eneritz

JARRERA KONTROLATZEKO PLANA

Kaixo!

Duela egun batzuk jarrera kontrolatzeko plan bat prestatu diot ikasle bati. Gelan arazo pila bat ematen ibili da, asko urduritzen delako eta ez duelako hori kontrolatzeko inolako gaitasunik.

Gogoratuko duzuenez, aurten institutu batean nabil lanean eta “plan” hau DBH1.mailan dagoen ikasle bati prestatu diot. Jarrera arazo izugarriak izan ditu ikasturtean zehar, baina orain arte ez du onartu plan bat behar zuenik. Inoiz ez da berandu, eta bere neurrira, urduritzen hasten denean zer egin behar duen ikasteko plana jarri dut martxan.

Plan hau lehenengo pausu bat bezala ikusten dut nik. Norberak bere emozioak kontrolatzen hasteko plana moduan. Hemen ikasleak, zein momentutan urduritzen hasten ari den eta kontrola galdu baino lehen, denbora batez gelatik ateratzea (gelako giroa apurtu gabe) eta gelatik kanpo dagoela, lana utzi gabe, lasaitu dela konprobatu eta gero, berriro ere gelako dinamikara bueltatzea izango litzateke helburua.

Zergatik gelatik kanpo? Gela barruko zaratak, ariketak egiteko itxaroteak,… asko urduritzen dute. Beraz, behin prosezu horretan sartuta, bere egoera hori mozteko era azkar moduan ikusten dut eta bere urduritasunak ez badu beherantz egiten, eta goranzko bidea jarraitzen badu, behintzat gelatik kanpo egongo da, eta gela barruan daudenek, berean jarraituko dute lasai. Bestalde, estimulurik gabeko gela batetara joango denez, bere urduritasun maila oso altua ez bada, lan egiten jarraitu ahalko du; eta altua izanez gero, betiere hobe izango da, zenbat eta estimulu gutxien izatea bere inguruan, lasaitzeko eta baita bere buruari edo beste norbaiti minik ez emateko.

Ikusi ahalko duzuen bezala, planak 4 zati desberdin ditu. Lehenengoan, ikasleak urduritzen denean zer egiten duen edo zer sentitzen duen eta zein momentuk urduritzen duten aztertuko ditu. Hau gure laguntzarekin egin beharko du, askotan eurek ez baitakite noiz gertatzen zaien hori, edo zelan jakin urduritzen ari direla.

Bigarren zatian, gela barruan dagoela urduritzen dela ikusita, eman beharreko pausuak daude azalduta, eta behin gelatik kanpo, zer gertatu behar den berriro ere gelara bueltatu ahal izateko. Piska bat luzea da, beraz, gure laguntzarekin irakurtzea komeni da, pausuak eta gerta daitekeena argi gera dadin.

Hirugarren atala, gelatik kanpo dagoenean, gelara bueltatu ahal izateko bete beharreko dokumentua da. Dokumentu honetan ikasleak bere egoeraren ausnarketa egingo du, baina berarekin dagoen irakasleak izango du azken hitza.

Eta laugarren eta azken atalean, gela barruan dagoen irakasleak bete beharreko dokumentua dago. Honekin, ikaslea urduritzen dituzten arrazoiak, gelara lasai bueltatzen den, eta horrelakoak, aztertu nahi dira. Batez ere, ikasleak bururatzen zaiolako eta ez urduri dagoelako, gelatik irtetea eta horrelakoak, ekiditzen saiatzeko.

Sor daitezkeen beste bi galdera gaztelaniaz zergatik dagoen eta lehenengo pertsonan zergatik idatzi dudan izan daitezke. Hizkuntzari dagokionez, bere ama hizkuntza eta ondo kontrolatzen duena, gaztelania delako izan da (euskaratu daiteke, eta datorren ikasturteari begira egiten saiatuko naiz). Eta lehenengo pertsonan idaztearen arrazoia, berak nik, edo irakasleok, plan hori betetzera behartzen dugula ez setiarazteko da, berak erabaki baitu bere beharra duela.

Planteamenduan, uste dut, argi ikusten dela, institutu bateko funtzionamendurako eginda dagoela, baina moldaketa txiki batzuk eginda, LH-ko goi mailetan behintzat, lantzeko ere aproposa dela esango nuke.

Ia zer iruditzen zaizuen! eta espero dut baliagarria edo behintzat interesgarria iruditzea,

Ondo Ibili!!

Eneritz

NIRE JARRERA KONTROLATZEKO PLANA-PLAN PARA CONTROLAR MI ACTITUD

 

KORRIKA 2017

Dakizuenez, apirilaren 30ean 20.Korrika izango dugu Euskal Herriko herrietatik barrena. Garrantzitsua da, honelakoak gure inguruan gertatzen direnean autismoa duten ikasleei ere moldatzea, eurek ere gertaeraren parte izan daitezen eta batez ere, ahal den heinean, zer gertatzen den uler dezaten. Badira aste batzuk Bego Garaik Zirkorrikaren, aurtengo korrikaren kantaren, moldaketa ikusi nuela. Guztiekin konpartitu nahiko nuke, norbaitek orain arte ikusi ez badu… ikasleekin landu ahal izateko.

Ondo ibili… ika, ika, ika… hemen dator KORRIKA!!

Eneritz

HEMENDIK NABIL BERRIZ ERE

Kaixo bloga jarraitzen duzuen guztioi,

Jakingo duzuenez, nire bizitza apur bat konplikatua izan da azken urteotan. Oraindik ez dago guztiz “normalduta” baina bagoaz aurrerantz apurka- apurka. Horren inguruan, eskertu nahi ditut jasotako animozko mezu guztiak.

Bestalde… aurten ere hor nabil ez dakidala blogera aurten ere igotzeko moduko zeozer sortuko dudan edo ez. Aurten instituto batean nabil lanean eta sortzen ari naizen edo moldatuko ditudan materialek ez dute zer ikusirik hasiera batean blog honetarako planteatu nuenarekin. Baina beste urte batez bloga alde batera uztea ere ez dut nahi.

Orduan ez dakit, DBHrako zonaldetxo bat sortzea prestatzen dudana igotzeko… ala ez. Suposatzen dut azkenean zabalduko dudala, agian norbaiti ondo etorriko zaio ta! Lenguaje eta euskera arloak landuko ditut DBH1. eta 2.mailako ikasle batzuekin. Gainera Mirenek lehen hezkuntzan jarraitzen du ta seguru batzuetan zeozer igoko duela! Animo Miren!! :-p

Gabon eta milesker irakurtzeagatik!

Musuuuu

Eneritz

GABEKO IZAR Gabon Kanta piktoekin

Beno, gabonak hemen daude, beraz…beste gabon kantatxo bat piktogramekin moldatuta.

Espero dut zuek gustukoa izatea!

Gabon Zoriontsuak izan!

Mirentxu

 

 

ELURRA TEILATUAN – Gabon Kanta

Gabonak heltzear daude, eta hori dela eta, hemen uzten dizuet gabon kanta bat, piktoekin moldatuta. “Elurra teilatuan”, hain zuzen ere.

Ondo ibili!

Mirentxu

Bideoa

“LORETXOA”- kantaren bideoa piktoekin

Kaixo berriro.

Konpensatu behar dut aspalditik blogean idatzi ez izatea. Egoera latza, garai txarra.

Badoazue hemen abesti baten bideo bat piktogramekin. Betidanik maite izan dudan kanta bat, ikaragarri gustatzen zait. “Loretxoa”, Exkixu taldearena, hain zuen.

Mss

Mirentxu

 

LORETXOA- abestiaren bideoa piktrogramekin

LO DAGO GURE HAURTXOA Gabon Kanta

Kaixo:

Badakigu garai honetan tokatzen dena…

Oraingoan “Lo dago gure hautxoa” gabon kanta  uzten dizuet, piktogramekin egokituta, noski.

Espero dut gabon zoriontsuak izatea. Ondo ibili!

Miren

 

https://www.youtube.com/watch?v=mLDiaVWl6_w&feature=youtu.be