Posts tagged ‘kantak’

BADATOR KORRIKA 22 “HITZEKIN” PIKTOBIDEOA ABESTIAREKIN

Kaixo !

Badirudi garai latz honen ostean, normaltasunera heltzen ari garela, eta zorionez, ohitura batzuk berreskuratzen ari gara. Jende anitza mugitzen duen euskararen aldeko ekintzen artean, Korrika dugu. Oraingoan 22.a izango da, Amurriotik Donostiara.

Kanta gozatzeko eta disfrutatzeko denbora nahiko izan dezazuen, piktoekin moldatu dut.

Zuen gustukoa izatea espero dut.

P.D: Norbaitek letraren pdf-a edo behar badu, jar dezala nirekin kontaktuan eta artxiboan formatoa aldatu eta pasatuko diot arazorik gabe.

Ondo izan

korrika22- abestiaren piktobideoaDiapositiva2

Etxea nahi zuen elefantea – PIKTOIPUINA

Kaixo, aspaldiko!

Zer azkar pasatzen da denbora, eh? Hemen utziko dizuet ipuin bat 3 formato ezberdinetan. Etxea nahi zuen elefantea da izenburua.

1-Powerpoint, orrialdeak banan – banan pasatzeko eta norberaren irakurtzeko erritmora egokitzeko, betiere ordenagailuan, erakargarriagoa  delakoan

2- pdf, inprimatuta izateko, eskura, paperean.

3- Bideoa mp4 formatuan, ahotsarekin. Ez izan oso kritikoak narratzailearekin, horrelako lanetan nire lehen aldia da eta! 😉

Aurten hemendik gauza gehiago ipintzeko asmoa daukat. Gauzatxo batzuk sortzen ari gara, baina momentuz garatu gabe daude, ezin dut ziurtatu, baina ahaleginduko naz…jeje

Laster arte!

Mirentxu

ETXEA NAHI ZUEN ELEFANTEA

ETXEA NAHI ZUEN ELEFANTEA PIKTOIPUIN PDF

NIRE GORPUTZA DA- BIDEOAREN KANTA PIKTOGRAMEKIN

Kaixo, aspaldiko!

Bada urte bat edo, ez dudala ezer ipintzen blogean… Egia esanda, banituen gauza pare bat zuei erakusteko, baina baimenen kontuarekin ez naiz ausartu eta gainera, oso lanpetuta ibili naiz.

En fin… gaurkoa KANTU KOLORE  musika taldekoa da, eta ez dut lortu haiekin harremanetan sartzea baimena eskatzeko. Beraz, norbaitek uste badu hemendik kendu behar dudala… esan eta listo.

Ikasleei ikaragarri gustatzen zaie, eta trasmititzen duen mezua, barneratzekoa…

Beno, liatzen nazela… Espero dut gustukoa izatea

Ah… badaezpada usten dizuet letra piktoekin moldatuta atxikitutako dokumentuan,  lehenengo estekan.

Ondo ibili

Mirentxu

NIRE GORPUTZA DA letra piktogramekin

 

NIRE GORPUTZA DA

SHARE LOVE- kanta piktoekin

Kaixo, aspaldiko!

 

Beno, ikusi duzuenez, ez dut ezer ipini blogean aspalditik, baina garai hauetan ezinbestekoa iruditzen zait zuei gabon onak pasatzea opatzea.

Horretarako, eskolako jaialdian egingo dugun kanta baten bideoa ekartzen dizuet oraingoan. Ingelesez dago, baina mezua polita da. “Share Love”, Maitea konpartitu, hori da nire desioa zuentzat.

Ondo ibili. Muaks

Mirentxu

BEHIN BETIKO- Kantaren bideoa piktoekin

Kaixo, aspaldiko!

Oso lanpetuta ibili naiz aurten eta blog-a pixka bat ahaztuta izan dut, baina EUSKARAREN EGUNA laster izango da eta post bat merezi duela uste dut.

Eskolan egun hori ospatzeko egingo dugu ekintza bat, “Behin Betiko” kanta guztion artean abestea. Horretarako, bideo hau sortu dut piktogramekin, umeek abestia ikasten errazteko.  Hemen usten dizuet.

Espero dut zuen gustukoa izatea.

See you!

Mirentxu

 

Denok Korrikara!- KORRIKA 19ren Kantaren bideoa piktoekin

Kaixo!

Beno, denbora gutxi falta da euskararen ospakizun ezagunetariko bat heltzeko…Korrika 19, hain zuen.

Hemen usten dizuet bideoa piktogramekin, giroa berotzeko.

Ika,ika, ika, badator Korrika! Iujuuu!

Ondo izan!

Mirentxu