Archive for the ‘Umeekin egiteko errezetak’ Category

Errezetak piktogramekin- sukaldaritza tailerra

Kaixo talde!!

Blog hau nahiko geldirik dago, badakit. Aspalditik ez dugu ezer igotzen baina kontua da aurten oso material kontestualizatuta sortzen dudala eta ezin dut konpartitu hemendik edonorentzat ez duelako balio, testuinguru batean kokatuta dago eta pertsona bat/ batzuentzat pentsatuta. Beraz… web honi bultzakada bat emateko, iazko material bat berreskuratu eta apaindu dut zuekin konpartitzeko asmoz.

Oraingo honetan errezetak dira. Guztiak eskolako sukaldaritza tailerrean prestatu genituen, ez dira oso konplikatuak, baina batzuetan, oso laburtuta daudenez, ez dakit ondo ulertuko diren. Dudak badituzue errezetak burutzean, zuzendu niri hemendik eta nire esku baldin badago, argituko ditut. Bestela zenbait errezetatan jatorririzko web orrialdera joan zaitezkete dudak argitzeko, linka ipinita dago.

http://

Ondo ibili

Mirentxu

BIZKOTXOA

Kaixo:

Hona hemen ikasleekin prestatutako errezeta goxo eta erraza.

IMG-20141125-WA0005

 

bizkotxoerrezeta1

Umm, zer goxoa!

GOMINOLAK

Pasaden kurtsoan gominola hauek egin genituen gure ikasleekin. Gozo-gozoak atera zitzaizkigun eta eurek asko disfrutatu zuten, erosketak egiten, gominolak egiten eta batez ere jaten!! Espero dut zuek ere disfrutatzea!!

 

 

Errezeta PDF-an deskargatzeko egin klik: hemen