JARRERA KONTROLATZEKO PLANA


Kaixo!

Duela egun batzuk jarrera kontrolatzeko plan bat prestatu diot ikasle bati. Gelan arazo pila bat ematen ibili da, asko urduritzen delako eta ez duelako hori kontrolatzeko inolako gaitasunik.

Gogoratuko duzuenez, aurten institutu batean nabil lanean eta “plan” hau DBH1.mailan dagoen ikasle bati prestatu diot. Jarrera arazo izugarriak izan ditu ikasturtean zehar, baina orain arte ez du onartu plan bat behar zuenik. Inoiz ez da berandu, eta bere neurrira, urduritzen hasten denean zer egin behar duen ikasteko plana jarri dut martxan.

Plan hau lehenengo pausu bat bezala ikusten dut nik. Norberak bere emozioak kontrolatzen hasteko plana moduan. Hemen ikasleak, zein momentutan urduritzen hasten ari den eta kontrola galdu baino lehen, denbora batez gelatik ateratzea (gelako giroa apurtu gabe) eta gelatik kanpo dagoela, lana utzi gabe, lasaitu dela konprobatu eta gero, berriro ere gelako dinamikara bueltatzea izango litzateke helburua.

Zergatik gelatik kanpo? Gela barruko zaratak, ariketak egiteko itxaroteak,… asko urduritzen dute. Beraz, behin prosezu horretan sartuta, bere egoera hori mozteko era azkar moduan ikusten dut eta bere urduritasunak ez badu beherantz egiten, eta goranzko bidea jarraitzen badu, behintzat gelatik kanpo egongo da, eta gela barruan daudenek, berean jarraituko dute lasai. Bestalde, estimulurik gabeko gela batetara joango denez, bere urduritasun maila oso altua ez bada, lan egiten jarraitu ahalko du; eta altua izanez gero, betiere hobe izango da, zenbat eta estimulu gutxien izatea bere inguruan, lasaitzeko eta baita bere buruari edo beste norbaiti minik ez emateko.

Ikusi ahalko duzuen bezala, planak 4 zati desberdin ditu. Lehenengoan, ikasleak urduritzen denean zer egiten duen edo zer sentitzen duen eta zein momentuk urduritzen duten aztertuko ditu. Hau gure laguntzarekin egin beharko du, askotan eurek ez baitakite noiz gertatzen zaien hori, edo zelan jakin urduritzen ari direla.

Bigarren zatian, gela barruan dagoela urduritzen dela ikusita, eman beharreko pausuak daude azalduta, eta behin gelatik kanpo, zer gertatu behar den berriro ere gelara bueltatu ahal izateko. Piska bat luzea da, beraz, gure laguntzarekin irakurtzea komeni da, pausuak eta gerta daitekeena argi gera dadin.

Hirugarren atala, gelatik kanpo dagoenean, gelara bueltatu ahal izateko bete beharreko dokumentua da. Dokumentu honetan ikasleak bere egoeraren ausnarketa egingo du, baina berarekin dagoen irakasleak izango du azken hitza.

Eta laugarren eta azken atalean, gela barruan dagoen irakasleak bete beharreko dokumentua dago. Honekin, ikaslea urduritzen dituzten arrazoiak, gelara lasai bueltatzen den, eta horrelakoak, aztertu nahi dira. Batez ere, ikasleak bururatzen zaiolako eta ez urduri dagoelako, gelatik irtetea eta horrelakoak, ekiditzen saiatzeko.

Sor daitezkeen beste bi galdera gaztelaniaz zergatik dagoen eta lehenengo pertsonan zergatik idatzi dudan izan daitezke. Hizkuntzari dagokionez, bere ama hizkuntza eta ondo kontrolatzen duena, gaztelania delako izan da (euskaratu daiteke, eta datorren ikasturteari begira egiten saiatuko naiz). Eta lehenengo pertsonan idaztearen arrazoia, berak nik, edo irakasleok, plan hori betetzera behartzen dugula ez setiarazteko da, berak erabaki baitu bere beharra duela.

Planteamenduan, uste dut, argi ikusten dela, institutu bateko funtzionamendurako eginda dagoela, baina moldaketa txiki batzuk eginda, LH-ko goi mailetan behintzat, lantzeko ere aproposa dela esango nuke.

Ia zer iruditzen zaizuen! eta espero dut baliagarria edo behintzat interesgarria iruditzea,

Ondo Ibili!!

Eneritz

NIRE JARRERA KONTROLATZEKO PLANA-PLAN PARA CONTROLAR MI ACTITUD

 

Advertisements

Comments on: "JARRERA KONTROLATZEKO PLANA" (2)

  1. Eskerrik asko, bai interesgarria dela. Lehen hezkuntzan ere erabil daiteke.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: