Kaixo!

Materiala publikatzen hasi baino lehen piska bat azalduko dut asuntoa.

Erabiltzen ari garen liburuak Santillana editorialekoak dira.

Resultado de imagen de 1 ESO lengua y literatura santillana proyecto la casa del saberBeraz imaginatu moldatutako materiala liburu honekin erlazionatuta egongo dela. Honez gain, beste toki batzuetatik ateratako materiala ere gehituko dut, edo nik nire kabuz prestatutakoa. Momentuz lehenengo unitatea bakarrik moldatu dut, baina kasu honetan ariketa askotan moldatzerik ez dutela behar iruditu zait, baina bai nik koadernoan itsasteko prestatu dizkiedala. Zein da arazoa askotan? DBHn ariketak egiteko erabili beharko luketen denbora eta eurek benetan behar dutena ez datozela bat, beraz nik garrantzi gehiago emango diot ariketak egiterakoan euren ikaskideekin batera ibiltzea idazteari baino. Horretarako, idazketa lantzeko, beste ariketa batzuk egingo ditugu, zehazki horretarako prestatutakoak.

Irakurgaiekin atzera pasatzen da. Batzuentzat liburuko irakurgaiak oso zailak dira, beraz ikasle horiekin liburukoak egin beharrean beste batzuk landuko ditugu. Horregatik publikatuko dudan materialean ez dira irakurgaien inguruko ariketak agertuko seguru aski.

Batez ere teoria atalak ahal bezain bisualak egiten saiatu naiz, horrek asko laguntzen baitie gero ikasteko orduan, eta ulertzeko, noski!

Aurten uste dut web orrialde hau asko erabiliko dudala: http://aulasptmariareinaeskola.es/

Nire lagun batek eta bere lankideak sortu zuten eta denetarik dago bertan.

Beste haue ere kontsultatu dut eta kontsultatuko dut seguru aski:http://www.aulapt.org/

Horrez gain lenguako irakaslee euren orrialde propioak dituzte ikasleen esku eta seguru hortik ere gauza asko egingo ditugula.

Euskera ere landu beharko dugu, baina hori beste kontu bat da eta beste momentu batean egingo dugu horretaz berba.

Orain hemen dekozue aipatutako materiala: 1.UNIDAD la comunicacion, el lenguaje y su organización

Espero dut baliagarria izatea,

Eneritz

 

 

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: