e-MINTZA


e-Mintzak modu zuzenean eta errazean komunikatzeko bidea ematen du. Dohainik deskargatzen den programa honek komunikazio taula bat sortzen du piktogramak edo irudiak eta soinuak erlazionatuz. Gainera lau bertsiotan prestatua dago, bakoitza ahots mota batekin (neska gaztea, emakumea, mutil gaztea eta ginonezkoa), erabiltzaileak euren ahots berrian identifikatuak sentitu daitezen. Taula lenguaiari, textuei, irudiei, soinuari eta bideoei dagokienez erraz egokitzen da, erabiltzailearen beharren arabera. Erabiltzaileak solaskidearekin hobe elkar eragingo du ukimenezko pantaila duen
tableta batean, baina era berean, ukimenezkoa ez den ordenagailu batean ere xaguaren bidez.

Hasiera batean autismoa duten pertsonei komunikazioa errazteko pentsatua izan bazen ere (aplikazioaren ebaluaketa beraiengan egin baita) programa beste hainbat pertsonek erabili dezakete honek egokitzeko dituen aukerak direla eta. Honela, adibidez, oraindik ahozko hizkuntza eskuratu ez duten gortasuna duten haurrentzat, adimen urritasun larria duten pertsonentzat, iktus edo istripu baten ostean garun-kaltea jasan duen edonorentzat, endekapenezko gaixotasunak dituzten pertsona nagusientzat, ospitalean intubaturik edo lagunduriko aireztapena duten pertsonentzat,etab. baliagarria izan daiteke.

e-Mintza deskargatzeko joan ondorengo orrialdera: Fundación Orange

Gidaliburua ondorengo orrialdean aurkituko duzue: Gidaliburua

 

 

 

 

 

 

 

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: